Gora egin du Alegiako Ludoteka eta Gazteleku zerbitzuetako erabiltzaile kopuruak

Ataria 2018ko urriaren 17a

Haur eta gaztetxo kopurua ugaritu da eta, ondorioz, zerbitzuaren ordutegia zabaldu dute.

Urriaren 5ean ekin zioten ikasturte berriari Alegiako Udaleko Gazteria Sailak eskainitako Ludoteka eta Gazteleku zerbitzuek. Gero eta erabiltzaile gehiago dituzte bi zerbitzuek, udalak emandako datuen arabera.

Ludotekan 6 eta 12 urte bitarteko haurrak biltzen dira eta ikasturte honetan 70 umek eman dute izena. Gaztelekuan, berriz, 12 eta 18 urte bitarteko nerabeak elkartzen dira, eta aurrez izena eman beharrik ez dagoenez, ez dago erabiltzaile datu finkorik. Hala ere, ikasturtearen hasieran bataz-beste 25 gazte gerturatu direla jakinarazi du udalak.

Orain arte ostegunetik larunbatera eskaintzen ziren zerbitzuok, baina parte hartzaileek gorakadaren ondorioz, Ludoteka asteazkenetan ere zabalduko dute. 6 eta 8 urte bitartekoek asteazkenetan eta ostegunetan 16:00etatik 17:30era izango dute Ludotekara joateko aukera eta 8 eta 10 urte bitartekoek egun berdinetan, 17:45etik 19:15era eta ostiraletan 16:00etatik 17:30era. Gaztelekuak ostiraleko eta larunbateko ordutegia mantenduko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!