Ikusmina piztu du eskolen jangelari buruzko hitzaldiak

Ataria 2018ko urriaren 5a

'Eskolako jangela eredu berri baterantz' hitzaldia antolatu dute Alegian, San Juan eskolaren eta Aralar Institutuaren jangelaren inguruan, bertako produktuak kontsumitzeari buruz hausnartzeko.

Kultur etxean egindako solasaldian, Juan Mari Totorikak, Urkiola eta Lea-Artibaiko Landa Garapeneko kideak, "aurkezpen argia" egin du, Markinako eskolako jangela eredua azalduz. Bi ikastetxeetako guraso elkarteek, zuzendaritzek eta Tolomendi Landa Garapen Elkarteak antolatu dute hitzaldia. "Jendearen erantzuna oso ona izan da" esan dute antolatzaileek, eta esker ona adierazi diete bertaratu diren guraso, irakasle eta herritarrei.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!