Bertako produktuak, bertakoentzat

Josu Artutxa Dorronsoro 2018ko irailaren 30a

Goizean, urteroko Azoka Berezia ospatu dute Alegiako plazan. Herriko eta inguruko nekazari eta artisauek, produktu ugari jarri dituzte bertaratu direnen eskura. Eguraldia lagun, jende ugari inguratu da.

Urteroko zita garrantzitsuetako bat ospatu da, goizean, Alegiako plazan. Bertan Azoka Berezia ospatu da, eta ordu tarte indartsurik izan ez bada ere, jendea goiz guztian zehar jende asko inguratu dira bertara, salerosketarako prest. Herriko artisauek eta nekazariek ekoizturiko produktuak ikusi eta erosteko aukera izan da, jarritako 17 erakustokietan.

Barazkiak, esnekiak, eztia, mondejuak, odolkiak edota jantzi desberdinak erosteko aukera izan da, eta 13:30ean, azokako postuetako produktuekin osaturiko sorta baten zozketa egin dute. Jateko aukera ere izan da, talo postuan eta baita Aralar institutuko ikasleek ikasbidaiarako dirua ateratzeko jarriko duten postuan ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!