Lehen partida ofiziala Elorri berrituan kadete mutilek jokatu dute, goizean, eta 2-1 irabazi dute. Talde nagusiak, erregional mailakoak, ez du lortu garaipena bere lehen partidan: Axularren aurka 1-2 galdu du. Bestalde, jubenil mailakoek 0-2 irabazi dute Idiazabalen.
Intxurreko kadete mailako taldea, gaur goizean, Elorri futbol zelai berrituan. PATXI RENOBALES
