Sei jarduera eskainiko ditu, Alegiako Udalak, ikasturte osoan zehar

Ataria 2018ko irailaren 19a

Kultur etxera bertara joan beharko da izena ematera, irailaren 26a baino lehen.

Alegiako Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeak prest du 2018-2019 ikasturterako eskaintza. Ikasturte osoko sei jarduera eskainiko ditu, eta izena emateko epea zabalik da irailaren 26ra bitartean.

Interesatuek kultur etxera joan beharko dute izena ematera 10:00etatik 13:00etara edo 15:00etatik 21:00etarako ordutegian. Jardueraren batean izena ematen duenak, urte osoko zenbatekoa ordaindu beharko du, nahiz eta saio guztietara ez joan. Jarduerei urriaren 1ean emango zaie hasiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!