2018/09/30 11:00 - 14:00
Herriko artisauek eta nekazariek ekoizturiko produktuak ikusi eta erosteko aukera izango da, plazan. 17 erakustoki izango dira azokan, eta 13:30ean, azokako postuetako produktuekin osaturiko sorta baten zozketa egingo da. Jateko aukera ere izango da, talo postuan eta baita Aralar institutuko ikasleek ikas bidaiarako dirua ateratzeko jarriko duten postuan ere.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?