Datorren astelehenean hasiko du ikasturte berria Alegiako Kultura batzordeak

Ataria 2018ko irailaren 11

Alegiako Kultura batzordeak datorren irailaren 17an, astelehena, egingo du 2018-2019 ikasturteko lehen bilera, 18:00etan kultur etxean.

Aurreko ikasturtearen amaieran bideratuta utzitako udazkeneko egitarau kulturala osatzea eta udazkenaren iritsierarekin batera ospatzen den Artisau eta Nekazal Azoka Berezia antolatzea izango dira lehen erronkak. Azoka irailaren 30ean ospatuko da eta datozen egunetan emango da izena emateko epeei buruzko informazioa.

Ikasturte hasierarekin batera, Kultura batzordeko kideek bertako ateak herritar guztientzat zabalik daudela gogorarazi dute. Proposamen edo ideia berriak gustura hartuko dira eta beraz, halakoren bat dutenei, irailaren 17ko bilerara joateko gonbidapena egin die batzordeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!