Artolaren garaipen handia

Ataria 2018ko irailaren 6a

XXI. Lekeitioko Txapelketa irabazi zuen atzo Iñaki Artolak, Mikel Larunberekin bikotea osatuz.

22-18 nagusitu ziren Asegarcekoak, Elezkano II-Rezustaren aurka. Final ikusgarria izan zen, eta alegiarraren jokoa are ikusgarriagoa. Uda bikaina darama Iñaki Artolak, eta Lekeitioko finala horren isla izan zen. Alegiako aurrelariak 13 tanto egin zituen. Kaleak, berriz, hiru besterik ez. Errematean maisu ibili zen, sotamanoarekin ere bai eta horrez gain, pilota indartsu mugitu zuen; finaleko pilotaria izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!