Joxe Manuel Oiartzabalek azken agur hunkigarria jaso du

Ataria 2018ko ekainaren 29a

Joxe Manuel Oiartzabal alegi 1 1530299079608
Joxe Manuel Oiartzabal alegi 2 1530299095607
Joxe Manuel Oiartzabal alegi 3 1530299114019
Joxe Manuel Oiartzabal alegi 4 1530299131573
Joxe Manuel Oiartzabal alegi 5 1530299143645
Joxe Manuel Oiartzabal alegi 6 1530299156447
Joxe Manuel Oiartzabal alegi 7 1530299168481
Joxe Manuel Oiartzabal alegi 8 1530299179708
Joxe Manuel Oiartzabal alegi 9 1530299192856
Joxe Manuel Oiartzabal alegi 10 1530299205061
Joxe Manuel Oiartzabal alegi 11 1530299217840
Joxe Manuel Oiartzabal alegi 12 1530299230584
Joxe Manuel Oiartzabal alegi 13 1530299242743
Joxe Manuel Oiartzabal alegi 14 1530299254661
Joxe Manuel Oiartzabal alegi 15 1530299270569
Joxe Manuel Oiartzabal alegi 16 1530299283539
Joxe Manuel Oiartzabal alegi 17 1530299295464
Joxe Manuel Oiartzabal alegi 18 1530299307752
Joxe Manuel Oiartzabal alegi 19 1530299320170

Jendetza elkartu da Alegian, orain gutxi zendu den ezker abertzaleko kidea eta bi legealditan zinegotzi izandakoa, gogoan izan eta omentzeko.

Herritarrak ez ezik, eskualdeko hainbat pertsona elkartu dira Alegian. Izan ere, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko azken ostiraleko eskualdeko elkarretaratzea egin dute bertan, eta horrekin lehen omenaldia egin diote Joxe Manuel Oiartzabali, eskubide horien aldeko mobilizazioetan ohikoa izaten baitzen bere presentzia.

Herriko plazatik Bulebarrera lekualdatu da omenaldia. Txalapartariek egin diote harrera bertan bildu direnei. Imanol Irazustabarrena eskaini dizkio bertsoak Oiartzabali, "ezin liteke inoiz gelditu / agur ta omenaldi gabe/ hainbeste eman duena herri / eta herritarren alde" abestuz, besteak beste.

Aitor Sarasola alkate ohiak hartu du hitza ondoren eta gogora ekarri du Oiartzabalekin udalean lan egitea tokatu zitzaiola: "Udalean sartzearen arrazoietako bat bera izan zen. Joxe Manuelek animatu ninduen lanean jartzera, eta bera, beti ondoan, buru-belarri lanerako prest". Felix Irazustabarrena zinegotzi ohiak hartu du hitza jarraian eta Oiartzabalen konpromisoa ekarri du gogora: "Marka da gero hainbeste jende hemen biltzea, justu horretarako sekula huts egiten ez zuen pertsona bat oraingoan ez dagoela gogoratzeko. Presoen aldeko ostiraleko elkarretaratzeetan, eskubideen aldeko enkartelada, errepresioaren aurkako ekimenetan, denok kontatzen genian hirekin, beti. Autobusetako zerrenda zabaltzen hasten ginenean, uste diat hire izena jarrita izaten genuela, eta horrela izan da urte guziotan".

Maider Jauregi zinegotzi ohiak ere hartu du hitza eta Oiartzabalekin elkarbanatu zuen legealdia aipatu du, "ilegalizazio garai oso gogorrak" izan zirela esanez. "Joxe Manuelek eta biok asko hitz egin genuen, eztabaidatu ere asko egin genuen, eta askotan ados jartzen ginen". Hemendik aurrera "Joxe Manuelen ikusi al duzu, entzun al duzu, zer iruditzen zaizu, bere galderak eta erantzunak" faltan botako dituela esan zuen Jauregik. Oiartzabalekin elkarrizketa eta eztabaida asko zintzilik gelditu zaizkiola esan du Jauregik, Euskal Herrian "ireki den garai berriaz luze eta sakon hitz egitea" aipatuz, besteak beste.

Ekitaldiari amaiera emateko, omenaldirako prestatutako bertsoa abestu dute denen artean, eta ondoren dantzarien agurra iritsi da. Eusko gudariak abestuz bukatu dute ekitaldia. Bulebarraren hasieran, Oiartzabalen hainbat argazkirekin mural bat jarri dute, eta azkenik, zahagiardoa egin dute azken agurrari bukaera emateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!