Ostiralean hasiko da Alegiako VII. Pilota Txapelketa

Tolosaldeko Ataria 2018ko eka. 20a, 13:33

Intxurre pilota eskolak antolatzen duen Alegiako pilota txapelketaren zazpigarren edizioa ostiralean, ekainak 22, hasiko da. Azken urteetan egin den moduan, binakako txapelketa izango da eta finalerdi eta final formatuan jokatuko da.

Ekainaren 22an eta 29an finalerdiak jokatuko dira maila bakoitzean eta finalak uztailaren 14an jokatuko dira, Alegiako jaietako pilota jaialdi nagusiaren baitan.

Ostiral honetan kadeteetan, Amiano eta Uzkudun ariko dira batetik Altunaren eta Suduperen aurka. Nagusien mailan berriz, Eneko Labakak eta Aizpuruk Egigurenen eta Telletxearen aurka jokatuko dute. Jaialdia 22:00etan hasiko da Elorri pilotalekuan.

Bigarren finalerdiak ekainaren 29an jokatuko dira. Kadeteetan Zubeldia eta Ugartemendiak Sein eta Aburuza izango dituzte aurkari eta nagusietan Peru Labakak eta Irazustabarrenak Zubiria eta Garmendiaren aurka jokatuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!