Tolosaldeko gazte mugimenduen topaleku izango da, hiru egunez, Alegiako Gaztetxea

Ataria 2018ko ekainaren 6a

Ekainaren 11tik 13ra Tolosaldeko gazte mugimenduaren topaketak egingo dituzte Alegiako Gaztetxean, Gazteok batu etorkizuna eratu lelopean.

Datorren astelehenean hasiko dituzte eskualdeko gazte mugimenduen topaketak, eta hiru egunetarako hainbat ekintza antolatu dituzte gazteek, «elkarren arteko harremana sustatu eta gazte mugimendu gisa duten potentzialitatea askatzeko».

Astelehenean, hilaren 11n, harrera egin ostean, ezagutza jolasak egingo dituzte. Bazkalostean, berriz, tailerrak izango dira: autodefentsa, graffiti, elikadura kontzientzia edo xamurtasuna landuko dituzte.

Ekainaren 12an, asteartean, generoaz, antiespezismoaz, errepresioaz, ikasle izateaz edo asanblada gisa antolatzeaz hausnartuko dute, besteak beste. Hausnarketa horien ondorio nagusiak, hurrengo egunean plazaratuko dituzte, 10:00etatik aurrera.

Jarraian egitarau osoa:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!