Balkoi eta lorategi dotoreenaren lehiaketa, Alegian

Ataria 2018ko maiatzaren 31

Epaimahaiko kideak ekainaren 18tik 24ra ibiliko dira kaleetan balkoiak eta lorategiak ikusten

Balkoi eta Lorategi dotoreenaren lehiaketa egingo dute aurten ere, festen bueltan, Alegian. Balkoiak eta leihoak zaintzeko ohitura berreskuratu, eta herriaren itxurari eta ingurumenari egiten dion mesedea eragiteko asmoz antolatzen du lehiaketa hau festa batzordeak.

Ekainaren 18tik 24ra aztertuko ditu herriko leiho eta balkoiak adituz osatutako epaimahaiak. Kolorea, landareen aniztasuna, estetika, konbinazioa eta txukuntasuna neurtuko dituzte, besteak beste.

Alegiako jaietan emango dute irabazlearen izena, uztailaren 15ean, igandean, eta egun horretan izango da sari banaketa. Maila bakoitzeko irabazleek 150 euroko opari txartela jasoko dute herriko saltokietan kontsumitzeko, eta saria egunean bertan jaso beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!