Udako ludotekarako begiraleak behar dira

Ataria 2018ko maiatzaren 23a

Urtero moduan, ludoteka zerbitzua eskainiko du Alegiako Udalak uztailean. Ohi bezala, bi txandatan banatuko da. Lehena uztailaren 2tik 13ra izango da eta bigarrena hilaren 17tik 27ra. Ludoteka horretan lanean aritzeko begiraleak kontratatuko ditu udalak eta interesatuek jada zabalik dute curriculumak bidaltzeko epea.

Maiatzaren 25a, ostirala, izango da azken eguna eta Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxean aurkeztu behar dira. Informazio gehiagorako kultur etxera deitu daiteke 943 65 46 98 zenbakira edo kultura@alegia.eus helbide elektronikora idatzi daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!