‘Gure aita’ otoitza, 1.800 hizkuntzatan

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Maiz 2018ko maiatzaren 22a

Orain 40 urte hasi zen Juan Joxe Agirre beneditar fraidea eta Lazkaoko artxibategiko arduraduna 'Gure aita'-ren euskarazko aldaerak biltzen. Ehundik gora ditu. Mundu osora zabaldu du ekimena, eta hor darraio.

Lazkaoko Beneditarren Fundazioko artxiboan, beste ondare eta bilduma aberatsen artean, bada Juan Joxe Agirre artxibozainak (Alegia, 1930) urtetan ondu duen sorta bat, oso bitxia: Gure aita otoitza munduko 1.800 hizkuntzatan nola esaten den jasota dauka. Bilduma egiten 40 urte darama, eta azken boladan buru-belarri emana zaio atontzeari, bakoitzaren fitxa egiteari eta ordenatzeari.

Eliza Katolikoak liturgia latinez egiteari utzi, eta tokian tokiko hizkuntzetan hastea erabaki zuenean, euskaraz batasun gabezia izan zen arazoa. Luis Luziano Bonaparte euskalariak bildutako ondarea zegoen batetik. Agirrek, ordea, beneditarren komentuan duten dotrina bilduma garrantzitsua ere bazuen.

Euskaraz bakarrik, ehundik gora Gure Aita ditu. Aldaerak dira, leku batetik bestera, edo apaiz batetik bestera zerbait aldatzen direnak. «Urdiainen edo Etxarrin, zer diferentzia!», dio Agirrek. Garaiaren arabera ere bai. Joanes Leizarragaren testamentu berriaren 1571ko itzulpenekoa da zaharrena —hika egiten dio jainkoari—. Baina «arraroena», Athanase Belapeyrek zubereraz idatzitakoa, 1696koa.

Jarraitu irakurtzen Goierriko Hitzan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!