Tailer artistikoak antolatu ditu Alegiako Iturri Zahar Guraso Elkarteak

Tolosaldeko Ataria 2018ko mai. 17a, 14:15

Alegiako Iturri Zahar Guraso Elkarteak, Ikertze Kultur Elkartearen laguntzarekin, tailer artistikoak antolatu ditu ekainerako ikasle eta gurasoentzat.

Hiru ikastaro antolatu ditu, guztira, Iturri Zahar Guraso Elkarteak. Izena emateko epea maiatzaren 28an, astelehenean, amaituko da, eta horretarako mezu bat bidali beharko da iturrizahar@alegikoeskola.org helbidera.

Haur bakoitzak bost euro ordaindu beharko ditu, eta familientzat zabalik izango dira ikastaro horiek. Hau da, gurasoek ez dute ezer ordaindu beharko, baina bai izena eman beharko dutela, materiala eta gainerakoak aurreikusteko. Ordainketa egiteko, transferentzia egin beharko da guraso elkartearen kontura: ES1920955020001060769592 (Kutxabank).

Hauek dira antolatu dituzten ikastaroak:

Ekainak 12, Pinturaren txokoa

Tenperak, pintzelak, eskuak eta esponjak erabiliko dituzte kaxak margotzeko. HH2, HH3, HH4 eta HH5eko haurrei eta gurasoei zuzenduta dago. Ezinbestekoa izango da parte hartzaile guztiak, haur eta heldu, mantalarekin joatea. 14 urtetik gorako helduekin joan beharko dute txikiek, eta elkarlanean arituko dira.

Ekainak 13, Margoen eta collage-aren txokoa

LH1, LH2 eta LH3ko ikasleei zuzenduta dago. Bizitzaren jolasa delakoa egingo dute. Margo ezberdinekin egindako marrazkiak egin, desegin eta taldean berregingo dituzte, talde emaitzak lortuz. Hemen ere mantal edo zikintzeko moduko arroparekin joatea gomendatu dute.

Ekainak 14, Eskulturaren txokoa

LH4, LH5 eta LH6ko haurrei zuzendua. Beste aldearen jolasa egingo dute, 3 dimentsioak, altuera, zabalera, eta sakonera aztertuz. Koloredun kartulinak hartu eta eskulturatxoak eraikiko dituzte. Ondoren, erakusketa egingo dute lan guztiekin.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!