'Zortzi Yukon' dokumentalaren proiekzioa, bihar, Elizpen

Ataria 2018ko maiatzaren 10a

Mattin Zeberio zuzendari tolosarra ere bertan izango da, solasaldia ere izango baita berarekin; 22:00etan hasiko da emanaldia.

Ostiralean 'Zortzi Yukon' dokumentala ikusteko aukera izango da Elizpe zinean. Mattin Zeberio zuzendari tolosar gaztearen lana da eta Alaska eta Kanada artean duela ehun urte urre bilatzaileek egiten zuten ibilbide baten ingurukoak kontatzen ditu.

Zeberiok berak beste zazpi lagunekin egin zuen bide hori eta bertan bere kamerarekin grabaturiko irudiekin ondutako lana da “Zortzi Yukon”.

2017ko Bilbao Mendi Film jaialdi entzutetsuan euskarazko lanik onenaren saria jaso zuen lan honek eta ostiralean 22:00etan eskainiko da Elizpe zinean, zuzendaria ere bertan delarik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!