Ikasleek aurkeztu diote udalari aurtengo eskola agenda 21ean landutakoa

Tolosaldeko Ataria 2018ko mai. 9a, 17:32

San Juan HLHI eta Aralar BHIko Eskola Agenda 21eko arduradunak herriko alkatearekin elkartu dira  ikasturte honetan ikastetxeetan egindako lana aurkezteko, eta iaz hartutako konpromiso eta proposamenak errepasatu ondoren aurtengoak azaltzeko. Klima aldaketa izan da landutako gaia.

San Juan ikastetxeko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek ondorengo konpromisoak hartu dituzte: garraio publikoa eta bizikletaren erabilera gehitzen saiatu; natura zaindu: ura aurrezteko dutxatu, zaborrak ondo bereizi, argi indarra beharraren arabera erabili; herriko plazan, eliz atarian ikastetxeak aldatzen dituen loreak zaindu.

Eta ondorengoak dira beraien proposamenak: bizikletak aparkatzeko uneak gehitu; garraio publikoaren prezioa merkatzeko eta trena segurtasunez erabiltzeko, behar den taldearekin akordioak lortu; gaizki birziklatzen duten bakarkakoei eta familiei isuna jarri.

Bere aldetik, Aralar institutuko DBHko ikasleek ondorengo konpromisoak hartu dituzte: energia kontsumoa murrizten ahalegindu (argiak itzali, autoa gutxiago erabili...); hondakin gutxiago sortu (bilgarriak kontuan hartu eta erosketak egiterakoan etxetik poltsa eraman...) eta birziklatzen saiatu.

Bere proposamenak, bestalde, hauek dira: jendea energia kontsumoko ohiturak aldatzera bultzatu (plaka solarrak jarriz, garraio elektrikorako karga puntuak jarriz...); eta eskualdeko garraio publikoko sarea hobetzea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!