Alegiako Gaztetxean, Gazte Egunari begira

Ataria 2018ko martxoaren 13a

Alegiako Gaztetxeak Gazte Eguna antolatu du apirilaren 7rako. Goizetik gauera arteko egitaraua dute:

Auzolana Langaurren, bertso poteoa, bazkaria, Pa-Txaranga taldea eta jolasak, eta gauean kontzertuak, Egurra ta Kitto eta KoLTxOi taldeekin. Sarrerak eta bazkari bonuak dagoeneko salgai daude Alegiako Iskiña eta Tolosako Raku tabernetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!