Herria Kantuan jaialdia berreskuratu nahi dute Alegian

Ataria 2018ko martxoaren 6a

Alegiako Kultura batzordea Herria Kantuan jaialdia berreskuratzeko lanetan ari da. 2008an egin zuten lehen aldiz; 2012. urteko ekainean berriro antolatu zuten, 200 alegiarren parte hartzearekin.

Sei urteren ostean, Alegiako kultura batzordeak hirugarrenez antolatu nahi du Herria Kantuan emanaldia, eta horretarako musikan murgilduta dabiltzan herritarren parte hartzea eskatu dute.

Aurreneko ekitaldian zahagiardoa egin zen lehenik eta ondoren eskaini zen emanaldia. Aurtengorako ere asmo bera dute antolatzaileek. Musikarien parte hartzea ezinbestekoa da jai hori egin ahal izateko, hortaz, jaialdian parte hartzera animatzen diren musikariei kultur etxera joateko dei egin die kultura batzordeak.

Jarraian, aurreko edizioetako argazkiak. (Argazkien egilea: Patxi Renobales)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!