Alegiako Udalak erabateko babesa adierazi dio martxoaren 8rako deitu den greba feministari. Deialdi horren inguruan biltzen diren aldarrikapenekin bat egiten du eta egun horretarako Neguko Kultur Egitarauaren barruan antolatu diren ekitaldiak "aldarrikapen horien oihartzun modura" egingo direla adierazi du.
Gauzak horrela, 19:00etan kontzentrazio bat egingo da plazan eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egiten zaie. Ondoren, Erradikalak gara antzezlana eskainiko da Elizpe zinema aretoan. Ane Labaka eta Beatriz Egizabal protagonista dituen lan honek bertsoa eta bakarrizketa uztartzen ditu.