'Autodefentsa feminista' tailerra antolatu dute udalak eta Emagin elkarteak

Ataria 2018ko otsailaren 20a

Izena emateko epea zabalik egongo da hilaren 23a arte, eta udaletxean, kultur etxean edo posta elektronikoz egin daiteke.

Alegiako Udalak eta Emagin elkarteak Autodefentsa feminista izenburua duen tailer bat eskainiko dute datorren martxoaren 3an, larunbata, Alegiako kultur etxean. Tailerrak goizeko eta arratsaldeko saioak izango ditu. Goizekoa 10:00etan hasi eta 14:00etan amaituko da. Bi orduko etenaren ostean, 16:00etan berrekingo zaio 20:00ak arte.

Tailerrean parte hartzeko interesa dutenek zabalik dute izena emateko epea. Otsailaren 23a, ostirala, izango da azken eguna eta hiru modutara egin daiteke. Udaletxean astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara, kultur etxean astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara, eta azkenik, posta elektronikoz, komunikazioa@alegia.eus helbidera idatzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!