Gorka Zubeldia Letamendia alegiarrak Shebe Peña saria jaso du

Ataria 2018ko urtarrilaren 11

Argazkia: Alegiako Udala

Euskal Mendizale Federazioak ematen duen Shebe Peña saria jaso du hanka batean ezintasun bat duen alegiarrak.

Gorka Zubeldia Letamendiak urteak daramatza mendi ibilaldietan parte hartzen, eta 2017an, besteren artean, Goierriko Bi Handiak proba amaitzeko gai izan zen. Hanka batean izandako istripu baten ondorioz, protesi batekin dabil azken urteetan, baina mendian bere helburuak lortzeko erronkari eusten dio.

Euskal Mendizale Federazioko Iraupen Luzeko Ibilaldien batzordeak eman dio saria. Zubeldia pertsona ezinduen kirol kluba den Kemen elkarteko kide ere bada. Klubak nahiz Alegiako Udalak zoriondu dute jasotako izendapenagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!