[GUTUNA] Alegiako geralekuak irtenbidea behar du

Marijo Murillo 2018ko urtarrilaren 11

Eskutitz honen bidez salatu nahi dut, beste behin, Alegiako tren geralekuaren egoera.

Gaur goizean [astelehena], pasa den astebukaerako elurtearen ondoren, Alegiako geralekuko pasabidea elurtua eta izoztua zegoen, gatz arrastorik gabe. Horrek areagotu egin du arriskua, berez, bihurgune betean egoteagatik, arriskutsua den tren geltoki horretan. Utzikeria, axolagabekeria? Badakit ez dela geltoki arriskutsu bakarra, baina «denon mina, tontoen atsegina» horrekin ez dut konformatu nahi.

Hildakoak egon dira, sustoak egunero, kexak eta sinadurak bilduta. Zer gehiago egin behar dugu jaramon egin diezaguten diezaguzuen. Nora jo behar dugu? Zenbat hildako behar dira zerbait egiten hasteko? Legazpiko ezbeharra gogoan.

Ardura Madrilekoena omen da. Madril oso urruti dago, ordea, gure hildakoek min emateko. Beraz, bertako agintariei eskatuko nieke konponbide bat emateko berehala. Ezin da gehiago luzatu egoera arriskutsu hau. Zergatik xahutu dirua abiadura handiko trenaren obra faraonikoetan hemeretzigarren mendeko sarea erabili behar izaten dugunean egunero? Ez al da beharrezkoagoa eguneroko erabiltzaileon baldintzak hobetzea? Argi dago dirua ez dela arazo, beraz, irtenbidea bilatu lehenbailehen.

Azkeneko aldia izango delakoan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!