Aurten ere, gaztetxean egindako garagardoa

Ataria 2017ko azaroaren 22a

Aurtengo Zerbeza Ferie-rako erabiliko den pitxarra.

Alegiako Gaztetxeak bere 30. urteurrenaren egitarauaren barruan, Zerbeza Ferie izango du etzi. 19:00etan artisau garagardoen dastaketari hasiera emango zaio, eta 20:30ean afaria zerbitzatzen hasiko dira. Zigor DZ-k musika jarriz girotuko du festa arratsaldetik hasita.

Zerbeza Ferieko izarretako bat gaztetxean bertan egindako garagardoa izango da. Hirugarren urtea da gaztetxean garagardoa egiten dela, eta artisau garagardoak eramaten direla 6-7 urte bete dira. Gaztetxean IRA (irish red ale) izeneko garagardoa egin dute, 60 litro guztira.

75 lagunek erosi dute ukondoa jateko txartela, hala ere aurten mahaiak egongo dira norbaitek etxetik janaria eraman nahi badu. 30. urteurreneko logoarekin jarriko dira pitxarrak eta garagardo guztiak 2,5 euroko salneurria dute. Lau garagardo hori izango dira (San Cernin, Liada Parda, The Walking Coeliacs eta La Gertrudis), bi gorri (IRA eta MaLuMor) eta beltz bat (Welcome to hell).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!