Sutarri dantza taldeak talo postu bat jarriko du ostiralean 18:30etik 21:00etara, Alegiako plazan. «Negu giroari aurre egite aldera, afari-merienda eder bat egiteko aukera» izango dela esan du dantza taldeak. Sutarrik, herritarrak talo postura hurbiltzera gonbidatu ditu, «mokadutxo bat eginez dantza taldea laguntzeko aukera izango delako», esan dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?