'Esku Laztuak' kantua aurkeztu du Bi Bala taldeak

Ataria 2017ko azaroaren 7a

'Bi Bala' taldea hirugarren diskoa prestatzen ari da eta gaur disko horretako lehen single-a aurkeztu dute: Esku laztuak. Entzun hemen.

Gugatik egin zuten.
Ez diegu zorrik.
Lanaren aitorpena.
Horixe bakarrik.
Poltsikoan haizea
besterik ez zebilen garai nahastuak
galdutako borrokak 
baino okerragoak dira ahaztuak.

Bide urratuetan
urrezko urratsak
guztia lanbrotu du
denboraren hatsak
Orain plastiko beltzez
estaltzen dugu mingarrien zaiguna
arriskuari ezetz
gotortu ta eutsi, zaindu daukazuna....

Ahaztuak... esku laztuak ... 

Oroimena ez al da
gauzak galdetzea?
Zeinek lapurtu zigun
aitaren etxea?
Nola eraiki zuten
su artean berriz amonak ta amak...
beldur handirik ez du
duintasuna besterik ez daukanak

Ahaztuak... esku laztuak ...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!