2017/10/25 18:30
Aranzadi zientzia elkarteak urteak daramatza Gerra Zibilarekin eta Frankismoarekin loturiko ikerketak egiten. Lanketa hori metodologia zehatz batekin egiten da eta ikerketaren dibulgazioarekin batera, biktima guztien onarpena lortzen da. Alegiako Udalak dinamika honekin bat egiteko erabakia hartu du, 1936 eta 1945 urte bitartean bizitako pasarte historikoak berreskuratzeko asmoz.
Egitasmoaren nondik norakoen berri emateko aurkezpen bat egingo da. Aranzadi elkarteko kide diren Javi Bucesek eta Juantxo Agirre Mauleonek hartuko dute parte aurkezpen horretan eta herritar ororentzat irekia izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?