Euripean ere, herritarrentzat aukera

Ataria 2017ko urriaren 1a

Hamaikagarren aldiz, Azoka Berezia ospatu dute Alegian, herritarrek jarritako 28 posturekin. Aurreko urteetan, iraileko azken igandean ospatzen bazen ere, aurten urriko lehen egunarekin batera antolatu dute.

Aurten, Alegiako Azoka Berezia data aldaketarekin etorri da. Oñatin ospatu zen Kilometroak festa egunaren ondorioz, Kultura Batzordeak antolatuta, goizean ospatu dute, herriko plazan. 28 postuetatik gehienak, herritarrek jarritakoak izan dira: fruta, ogia, gazta, mondejua, piper erreak, eskulanak, txorientzako kaiola txikiak, artilezko oinetakoak, taloak... denetik ikusi eta erosteko aukera izan da. DBH mailako ikasleek ere, ikasturte amaierako bidaiarako dirua lortzeko, jana eta edana jarri dute salgai.

Gerturatzen direnek, 14:00ak arte izango dute aukera, plazan, herriko produktuak erosteko. Hasiera batean, eguraldiagatik kezka apur bat baldin bazen ere, ez dira lekuz mugitu, nahiz eta beharbada, euria dela eta, bisitari kopurua, baldintzatua izan daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!