Paellaren bueltan elkarturik

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko irailaren 17a

Gaur esango diete agur Alegiako Kalebeherako festei. Eguerdian, paella eta izozkia janez bazkaldu dute inguratu diren herritarrek, arratsaldeko pilota partidekin gozatu aurretik.

Goizean, Sutarri dantza taldeko kideek emanaldia eskaini dute, txakolina dastatu eta sardina erreak jateko aukera zegoen bitartean. Ondoren, bazkaltzeko garaia heldu da. 30 pertsona inguru elkartu dira pilotaleku ondoko belardian egin duten paella jatean, ospakizun eta guzti, urtebetetzea ospatu duen ume bat ere izan baita tartean. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, haurren esku pilota eta pala txapelketako finalak ikusteko aukera izango da. Azkenik, iluntze aldera, zahagi ardoarekin agurtuko dituzte, datorren urtera arte, aurtengo festak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!