Bazkalondoa haurrena da

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko irailaren 16a

Kaleberako festak ospatzen ari dira, eta haur jolasak izan dira arratsaldeko lehen orduetan; gorputza eta sormena dantzan jarri dituzte.

Aspaldi pasatu ziren karmenak, baina alegiarrek badute nahikoa talentu bestelako festa egunak antolatzeko ere, eta Kaleberako festek hartuko dute asteburua. Gaur arratsaldean, haur jolasak egin dituzte, eguzki gozotan.

Jolas tradizionalak, baina arrakasta gehien dutenak plazaratu dituzte neska-mutilentzat. Horrela, gorputza bezainbeste mugitu dute sormena ere: batzuk lokotx biltzen eta zaku lasterketan aritu diren bitartean, beste batzuk margotzen aritu dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!