Pertsona bat zauritu da N-1 errepidean, Alegia parean

Ataria 2017ko irailaren 2a

Goizeko 8:00ak aldera gertatu da istripua. Segurtasun sailetik jakinarazi dutenez, Gasteizko noranzkoan zihoan autoa, errepidetik irten da irauli aurretik. Ondorioz, bi errailetako bat itxita egon da, 20 minutuz.

432 kilometroaren parean gertatu da ezbeharra eta ibilgailua errepidetik atera bitartean, bi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. Zauritu den pertsona emakumezkoa da, eta dirudienez, ez du zauri larririk, baina badaezpada ere erietxera eraman dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!