Kamioi bat irauli da N-1 errepidean, Alegia parean

Ataria 2017ko uztailaren 20a

18:20ean gertatu da istripua. Kamioi bat irauli egin da N-1 errepidean, Alegian, Donostiako noranzkoan. Kamioi gidariak zauri arinak ditu eta Tolosako Asuncion klinikara eraman dute. Momentu honetan kamioia errepidetik kentzen ari da garabia eta ezkerreko erraila itxita dago; ondorioz, Alegiatik desbideratu dute trafikoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!