Saridunek egin dituzte erosketak

Ataria 2017ko uztailaren 13a

Alegiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen kanpainaren barruan, sari moduan jasotako 200 euroko taloiak gastatu zituzten atzo.

Izan ere, irabazleek atzoko egunean gastatu behar zituzten bakoitzak jasotako 200 euroak. Jose Luis Lasa, Eider Balerdi eta Loren Goikoetxea "gogor aritu ziren atzo erosketak egiten, ostalaritzan kontsumitzen eta zerbitzuetan txanda hartzen", antolatzaileek azaldu dutenez.

Honenbestez, Alegiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen udako kanpaina bukatu da. Ekaineko erosketen artean txartelak bete zituzten erosleek eta 200 eurotako hiru erosketa txeke zozkatu ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!