Musika lokalerako izen ematea uztailaren 28a bitartean

Ataria 2017ko uztailaren 6a

Udala kultur etxean egokitzen ari den musika lokalaren inguruko bilera egin zuten herenegun arratsaldean, eta hamar pertsona elkartu ziren. Bertan lokalaren funtzionamendurako araudi proposamen bat banatu zen eta bilerara azaldu zirenek onartu zuten. Musika lokala erabiltzeko izena emateko epea zabalik dago uztailaren 28ra bitartean. Kultur etxean edo komunikazioa@alegia.eus helbidera izen abizenak, adina eta telefono zenbakia bidalita eman daiteke izena.

Araudiak zehazten duenez, adin txikikoek gurasoen baimena beharko dute lokaleko kide izateko. Bestalde, lokalean sortzen diren gastuak lokala elkarbanatzen duten kide guztien artean ordainduko dira. Gastu horiek lokaleko materiala ordaintzeko izango dira.

Lokalean oraindik egokitzapen lanak egiten ari dira eta udan zehar amaitzea aurreikusten da. Iraila hasieran izena ematen dutenei beste bilera baterako deialdia egingo zaie eta irailean zehar lokala martxan jarriko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!