Asteburua Baztanen igarotzeko aukera, Mendi Asanbladarekin

Erabiltzailearen aurpegia Alegiako Mendi Asanblada 2017ko ekainaren 8a

Alegiako Mendi Asanbladak asteburu pasa antolatu du uztailaren 1 eta 2rako. Baztanera joango dira, Saioa mendia (1.418 metro) igoz eta Bertiz-Amaiur ibilaldia eginez. Gaua Elizondoko Kortarixarren igaroko dute.

Baztanera autoz joango dira eta 10:00etan aterako dira uztailaren 1ean,Tonto-kalen elkartuta. Itzulera igande arratsaldean izango da. Asteburuaren prezioa helduentzat 28 euro eta haurrentzat 25 euro izango da, eta lo egitea, afaria eta gosaria sartzen dira barruan.

Asteburuko irteeran parte hartzeko plazak mugatuak izango dira eta izena kultur etxean edo alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidean eman daiteke, ekainaren 12a arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!