Ikasturtean ikasitakoa erakutsiko dute Sutarrikoek, bihar

Imanol Garcia Landa 2017ko ekainaren 8a

Sutarri dantza taldekoek bihar egingo dute Alegiako Elorri frontoian ikasturte amaierako emanaldia, 22:00etan hasita. 90 dantzari inguruk hartuko dute parte saioan, 6 urtetatik hasi eta 60 urtera arte.

Eneritz Ugartemendia irakasleak azaldu duenez, «bere garrantzia du emanaldiak, azkenean ikasturtea ixteko modua baita eta herrian hitzordu garrantzitsua izaten da». Izan ere, aurretik kultur etxean izaten zen emanaldia eta lekua txiki geratzen zelako pilotalekura lekualdatu egin behar izan zuten. Aurtengoa hirugarren urtea izango da bertan egingo dena.

Dantza taldearen ikasturteak sanjoanak arte iraungo du, eta San Joan suan zein uztaileko herriko festetan ere dantzan ariko dira Sutarriko kideak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!