Artola Vs. Olaizola II

Asier Imaz 2017ko ekainaren 1a

Lau t'erdiko San Fermin Txapelketan Iñaki Artolak ez du Oinatz Bengoetxearen aurka jokatuko final zortzirenetan. Buruz buruko txapeldunari atseden emango dio enpresak, eta bere ordez Olaizola II.a izango da alegiarraren aurkaria, ekainaren 10ean, Beasainen. Partida horretako irabazleak jokatuko du Bengoetxea VI.aren aurka, final laurdenetan.

Txapelketa honetan eskualdeko beste ordezkariak Jokin Altuna eta Erik Jaka dira. Zuzenean final zortzirenetan sartuko dira lehian bi aurrelariak. Amezketarrak Irribarriaren aurka jokatuko du ekainaren 18an, Beasainen, eta lizartzarrak Retegi Bi izango du arerio, hilaren 25ean, Arrasaten. Hurrenez hurren, hauen aurkariak Elezkano II.a eta Ezkurdia izango lirateke final laurdenetan. Finala uztailaren 7an jokatuko da Iruñean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!