San Fermin Txapelketa Artolarekin hasiko da

Ataria 2017ko maiatzaren 25a

Lau t'erdiko San Fermin Txapelketa larunbatean hasiko da, Artola eta Lasoren artekoarekin. Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko da lehia, eta jaialdia 17:00etan hasiko da. Final hamaseirenetako partida bakarra izango da. Ondoren, final zortzirenetan, irabazleak Bengoetxearen aurka jokatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!