Jaietako kartela eta logotipoa bozkatzeko aukera hilaren 31a arte

Ataria 2017ko maiatzaren 25a

Alegiako Festa Batzordeak antolatutako kartel eta logotipo lehiaketarako lanak jasotzeko epea amaituta, herritarren esku egongo da orain egitarauko azalean joango den irudia aukeratzea. Bozketa bidez aukeratuko da lan irabazlea eta botoak emateko epea maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik. Jubilatuen tabernan eman ahal izango dute 16 urtetik gorako herritarrek botoa horretarako prestatu den fitxa betez. Bertan, gustukoen duten lanaren zenbakia eta norbere datuak jarri beharko dira. Pertsona bakoitzeko boto bat eman ahal izango da eta parte hartzaile guztien artean gazta bat eta ardo botila bat zozkatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!