San Joan egunera arte, ekitaldi sorta zabala izango da

Imanol Garcia Landa 2017ko apirilaren 26a

Langaurre Eguna egin zen 2015ean. PATXI RENOBALES

Gai ugari jorratuko dituzte datozen asteetan Alegian prestatu duten udaberriko egitarauan.

Igandean egindako txori kantuei buruzko hitzaldi eta ibilaldiarekin eman zitzaion hasiera Alegiako udaberriko egitarauari. Alegiako Udalak eta herriko zenbait eragilek antolatu dituzte ekitaldiak, San Joan egunera arte luzatuko direnak.

Bertsolaritza, azoka ekologikoa, dantza emanaldiak, ipuin kontaketak, antzerkia eta San Joan sua dira, besteak beste, egingo diren ekitaldiak datozen asteetan. Langaurre Eguna ere antolatuko dute aurten, aurretik ibilaldi bat eginez, maiatzaren azkeneko igandean.


EGITARAUA

Apirilak 28, ostirala

22:00. Fatima filma, Elizpe zinema aretoan.

Maiatzak 5, ostirala

18:00. Txirikorda afrikarrak egiten ikasteko tailerra, plazan.

Maiatzak 6, larunbata

17:30. Gipuzkoako Herriarteko bertsolari Txapelketako finalerdia. Elordi frontoian.

Maiatzak 7, igandea

10:00-14:00. Alegiako IV. Azoka Ekologikoa. Beloztegi baratze parkean.

Apirilak 9, asteartea

19:00. Kirol ohituren inguruko mahai ingurua, kultur etxean. Iturri Zahar Guraso Elkarteak antolatuta.

Maiatzak 10, asteazkena

17:00. Ipuin kontaketa Beningo edo hizkuntzan eta euskarara itzulita, liburutegian.

Maiatzak 13, larunbata

17:00. Dantzari Txiki Eguna.

Maiatzak 19, ostirala

16:30. Kondaira baten truke haurrentzako antzezlana, Patata Tropikala taldearen eskutik, Elizpe zinema aretoan. Iturri Zahar Guraso elkarteak antolatuta.

Maiatzak 27, larunbata

Intxurre K.K.E.ren denboraldi amaierako festa plazan.

Maiatzak 28, igandea

17:00. Langaurre Eguna. Mareako ibilaldia Alegiako Mendi Asanbladak antolatuta.

Ekainak 3, larunbata

Eskolako festa.

Ekainak 9, ostirala

22:00. Sutarri dantza taldearen ikasturte amaierako jaialdia, Elorri pilotalekuan.

Ekainak 23, ostirala

21:00. San Joan sua.

Ekainak 24, larunbata

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!