Txori kantuak ezagutzeko ibilaldi "arrakastatsu bezain interesgarria"

Ataria 2017ko apirilaren 24a

Alegiako Mendi Asanbladak antolatuta, atzo hitzaldia eta ibilaldia egin zuten txori kantuei buruz. 35 pertsonek osaturiko, adin guztietako jendea elkartu zen eta Mikel Olanoren eskutik txori kantuez gain hainbat kontu eta jakintza entzuteko modua izan zuten. "Esperientzia polita eta errepikatzeko modukoa" izan dela azaldu dute Alegiako Mendi Asanbladatik.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!