San Juan kaleari buruzko bilera informatiboa antolatu du udalak

Ataria 2017ko martxoaren 27a

Urtarrileko galdeketak utzitako ondorioak azaldu eta udalak hartuko dituen lehen neurrien berri emango da.

Martxoaren 28an, asteartea, San Juan kaleari buruzko bilera informatibo bat egingo da udaletxeko pleno aretoan, 19:00etan. Bilera horrek bi puntu nagusi izango ditu. Alde batetik, urtarrilean San Juan kalean eta Bideberrietan egin zen galdeketak utzitako ondorioak aurkeztuko dira, eta, bestetik, udalak San Juan kalean hartuko dituen lehen neurrien berri emango du. San Juan kalera ibilgailuen sarrera mugatuko duen txartel bidezko pibote sistemaren nondik norakoak azalduko dira. Udalak dei egiten die San Juan kaleko eta Bideberrietako bizilagunei bilera horretan parte hartu dezaten eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko aukera ere izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!