Txaranga, musika, bertsolariak,... eta abar izango dira karpan. Bazkaria ere izango da, eta horretarako txartelak ostirala baino lehen erosi beharko dira, 15 euroan, Hilario, Iskiña, Arrue edota Jubilatuenean. Menua patatak errioxar erara, biribilkia, postrea, edaria eta kafea izango da. Umeentzat makarroiak debalde banatuko dira.