Iñaki Artola binakako txapelketara itzuliko da

Ataria 2017ko otsailaren 21a

Gaur goizean egin du azken proba alegiarrak, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Bere burua ondo ikusi du Asegarce-ko aurrelariak, eta enpresak igandeko partidan sartzea erabaki du.

Eibarko Astelena pilotalekuan Artola-Albisuk Irribarria-Rezustaren aurka jokatuko dute igandean, 17:00etan hasiko den jaialdian. Binakako txapelketako 13. jardunaldiko partida izango da. Lehen fasea amaitzeko bi jardunaldi besterik ez dira geratzen, eta egun, alegiarra eta ataundarra finalerdietatik kanpo geldituko lirateke, bosgarren baitaude sailkapenean.

Ia bi hilabete eta erdi joan dira Artolak min hartu zuenetik, Urretxun, abenduaren 13an. Handik hona bitarteko partidetan Victor-ek jokatu du bere lekuan, baina azken partidetan errioxarrak behera egin du. Azken bi lehiak galduta, garaipena beharrezkoa dute Artolak eta Albisuk.

Sailkapena

1.IRRIBARRIA - REZUSTA          10-2

2. ELEZKANO II - ZABALETA       6-6
3.EZKURDIA - MERINO II           6-6
 
4. BENGOETXEA VI-LARUNBE     6-6
 
5. ARTOLA-ABISU                      6-6
 
6. OLAIZOLA II-UNTORIA           5-7
 
7. URRUTIKOETXEA-IMAZ          5-7
 
8. ALTUNA III-BARRIOLA           4-8

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!