Urte Zaharretako krosak 2016

Korrika eta umorez bukatu dute urtea Alegian

Ataria 2017ko urtarrilaren 2a

San Silvestre Krosean 92 partaide aritu dira helduen mailan, horietako hainbat mozorrotuta.

Hainbat maila izan ziren proban. Helduen mailan, aurrenak Estitxu Jauregi eta Iñaki Olano izan ziren. Kadeteetan Paula del Pozo eta Iñigo Ruiz; infantiletan Uxue Balerdi eta Alain Insausti; alebinetan Ohiane Sarasola eta Eñaut Otegi; benjaminetan Aiora Martinez eta Aiert Balerdi; eta aurrebenjaminetan Arene Amondarain eta Oinatz Aizpurua eta Iker Otegi.

Helduen mailan ere mozorro onenari saria eman zitzaion. Xanpain botilaz mozorrotu ziren Ainhoa Mancicior, Leire Irizar eta Andrea Larrañaga izan ziren saridunak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!