29.garrenez, Bibalabirjen!

Ane Urkola 2016ko abenduaren 10a

Alegiko Gaztetxearen 29. Urteurren Festa ospatzen ari dira. Eguerdian, Babarrun Jatea egin dute eta kontzertuak izango dira gauean, besteak beste.

Giro ederrean ari dira ospatzen Alegiko Gaztetxearen 29. urteurrena. Goizean, Altzoko BehiEKO Sabekoetxera irteera egin dute. Esne ekologikoa ekoizten dute bertan, eta bisita gidatua egin ondoren, hamaiketako "ederra" egin dute bertako produktuekin.

Eguerdian, urteroko ohiturari jarraituz, Babarrun Jatea egin dute. 60 lagun inguru elkartu dira bertan, eta Apalatxeren doinuek girotu dute bazkalostea.

19:00etan, Bibalabirjen txarangarekin kalejira egingo dute herrian, "festa giroa gaztetxetik herrira ateratzeko". Kalejiraren ondoren, afaltzeko aukera izango da gaztetxean, eta eguna bukatzeko Afu eta Skasti taldeen kontzertuak izango dira. Sarrera bost eurokoa izango da eta 22:00etan hasiko dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!