Saski baten zozketa egingo du Merkatari Taldeak

Ataria 2016ko abe. 1a, 11:07

Guztira 31 dira Gabonen bueltan egingo den kanpaina horretan parte hartu duten merkatariak.

Alegiako Merkatari Taldeak Gabonetako kanpaina berezi bat jarri du abian gaur bertan. Herrian kontsumitzen duten erabiltzaileen fideltasuna eskertzeko helburuarekin, saski baten zozketa egingo da datorren abenduaren 22an. Alegiako 31 saltokitan banatuko dira zozketan parte hartzeko txartelak eta hilaren 22ko Gabonetako loteriako lehen saria irabazten duen zenbakiaren azken lau zifrekin bat datorren txartela izango da irabazlea. Txartelak banatzeari gaur ekingo diote eta merkatariek beraiek banatuko dituzte txartelak.

Alegiako Merkatari Taldea osatzen duten kideek eskainitako produktuekin osatuko da saskia eta denetarik izango da bertan. Jan-edanetik hasi eta bestelako zerbitzu ugariz gozatzeko aukera izango du saskia egokitzen zaionak. Datozen egunetan Maitere janaridendako erakusleihoan jarriko da ikusgai saskia. Gauzak horrela, Alegiako Merkatarien Taldeak dei egiten die herritarrei Alegiako saltokietan kontsumitu dezaten. Izan ere, kanpainaren leloak dioen moduan: «Zaku bete opari Gabonetan Alegian».

Hauek dira saskirako produktuak eman dituzten merkatariak: Errotatxo okindegia, Okeletxe harategia, Route 33 okindegia, Route 33 jatetxea, Garaiko, Irribarre, Stylo Berri, Pressto, Aterpe taberna, Maritxu janaridenda, Xune Estetika Zentroa, Aliprox harategia, Aliprox janaridenda, Agirre harategia, Kixkur ile apaindegia, Maitere janaridenda, Iskiña taberna, Itsaskide, Xaxki, Nerea Iglesias ile apaindegia, Estankoa, Kurpil, Kikara, Yosune ile apaindegia, Maite janaridenda, Jubilatuen taberna, Arrue jatetxea, Farmazia, Ana Murua, Etxeberria taberna eta Hilario Berri.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!