Alegiako inguruak ezagutzeko mendi irteera

Ataria 2016ko azaroaren 23a

Alegiako Mendi Asanbladak beste irteera bat antolatu du, oraingoan herriaren inguruak gehiago ezagutzen asmoz.

Igande honetan, azaroak 27, izango da irteera eta ondokoa egingo duten ibilbildea: Alegia, Etxe Txuri, Luarra, Etxarra, eta Alegia. 9:00etan elkartuko dira Tontokalen, eta eguerdi aldera bukatuko da ibilaldia. Etxarran hameaiketakoa izango da. Izena emateko epea bihar amaitzen da eta eskolako atarian, kultur etxean edo alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidea egin daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!