Banatu dituzte Alegiako I. Argazki Rallyko sariak

Ataria 2016ko urriaren 31

Alegiako Argazkizaleen Taldeak antolatutako I. Argazki Rallya-ren sari-banaketa egin zen ostiralean, Elizpe zine aretoan.

Lehiakide guztien argazkiak ikusi ondoren, sari banaketari ekin zioten antolatzaileek. Gazteen mailan, Garazi Belokik irabazi zuen bilduma onenaren saria. Oneka Artolak lortu zuen argazki onenarena eta Kattalin Leok alegiar batek eginiko argazki onenarena.

Helduen kategorian, Ane Balerdik lortu zuen bilduma onenaren saria, eta Patxi Renobales izan zen alegiarren artean, argazkirik onena atera zuena.

Argazki onenaren saria Josu Tebar donostiarrak irabazi zuen; ez zegoen bertan, ordea, eta bigarren sailkatuari eman zioten saria, Txarli Gesteirari. 

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete parte-hartzaile guztiei, eta jakinarazi nahi dute lanean ari direla ekitaldiak eta ikastaroak antolatzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!