Udazkena kulturaz blai

Ataria 2016ko urr. 11a, 13:50

Eñaut Elorrietaren eta Anariren kontzertuak izango dira, besteak beste, abenduaren 14ra bitarte. 

Alegiako Udaleko Kultura batzordeak antolatutako Udazkeneko Egitarau Kulturala hasiko da larunbatean, urriaren 15ean, eta abenduaren 14ra arte luzatuko da. Mota guztietako ekintzak antolatu dituzte: musika emanaldiak, haurrentzako ipuin kontaketak, tailerrak, ikastaroak, etab.

Egitarauarekin hasteko, Txintxarri Eguna izango da larunbat honetan. Palentziako Dueñas herriko Castilla Vieja abesbatza gonbidatu dute eta kontzertua eskainiko dute Txintxarri Txiki eta Txintxarrirekin batera. Emanaldia elizan izango da, 19:45etan.

Eñaut Elorrietaren eta Anariren kontzertuak dira ekitaldirik azpimarragarrienak. Elorrietak kontzertua eskainiko du zinean urriaren 22an, 23:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude dagoeneko Kultur Etxean, 10 euroren truke. Anarik, berriz, abenduaren 2an eskainiko du kontzertua gaztetxean. Emanaldi horretako sarrerak azaroaren 21an jarriko dituzte salgai Kultur Etxean, eta 10 euro balioko dute. 

EGITARAUA: 

Urriak 15, larunbata

19:45: Palentziako Castilla Vieja, Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzen kontzertua, Elizan.

Urriak 19, asteazkena

17:00. Ipuin kontaketa, Maite Francoren eskutik, 4-7 urte bitarteko haurrentzat. 

Urriak 22, larunbata

23:00. Eñaut Elorrietaren kontzertua, zinean.

Azaroak 16, asteazkena

17:00. Ipuin kontaketa, Ines Bengoaren eskutik, 4-7 urte bitarteko haurrentzat.

Azaroak 22, asteartea

18:00. Loatzo Musika Eskolaren kalejira eta emanaldia. 

Azaroak 25, ostirala

19:00. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunaren harira, kontzentrazioa plazan.

Azaroak 30, abenduak 7 eta 14

17:30-19:00. "Komunikazioa eta gatazken konponketa" ikastaroa, Baikara elkartearen eskutik. Gurasoentzat, Kultur Etxean.

Abenduak 2, ostirala

22:00. Anariaren kontzertua, gaztetxean. 

Abenduak 3, larunbata

EUSKARAREN EGUNA

Larreta esnekiek eskainitako tailerra plazan. Ondoren, hamaiketakoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!